Basque Wikimedians User Group/Reports/2023ko zirriborroa
2023an, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak ekimenak egiten jarraitu du. Alde batetik, bere Hezkuntza Programa zabaldu du, Ikusgela proiektua egonkortuz. Bestetik, beste hainbat proiektu bultzatu ditu, hezkuntza programatik kanpo. Hemen horien laburpena.
Antolaketa
editAzken urtean izandako hazkuntzak aldaketak ekarri ditu funtzionamenduan, ditugun proiektu guztiei heldu ahal izateko. Elkarteak berak 2024ko urtarrilean egindako Batzar Nagusian zuzendaritza berria hautatu zuen, Gartxoak izendatuz elkarteko lehendakari berria. Bestetik, Theklan Zuzendari Exekutibo (ED) izendatu du elkarteak, eguneroko arduren isla hobea delakoan.
Proiektuak
editHezkuntza
edit2023 aurreko urteetan egin dugun hezkuntza programa ixteko urtea izan da, lanaren balantze bat eginez. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak anbizio handiko plana abiatu zuen orain dela lau urte, euskarazko Wikipediako edukia nabarmen hobetzeko helburua zuena. Wikipediaren hazkuntza norabide zehatzetan garatzeko proposamena zen: 12-16 urteko ikasleek gehien behar duten edukia hobetzea, eta aldi berean irakurle guztientzat proposamen berriak egitea. Tarte horretan bestelako proiektuak sortu dira, Txikipedia edo Ikusgela kasu. Nazioarteko lankidetzan sakondu dugu, euskarazko Wikipediaren sareko presentzia eta komunikazioa hobetu dugu, eta euskara hainbat kalitate zerrendatan munduko lehen hogei hizkuntzen artean kokatu dugu. Lau urteotan hitz kopurua bikoiztu dugu, Lur Hiztegi Entziklopediko osoa halako hamabi idatziz. 7.000 editore baino gehiagok euskaraz idaztea lortu dugu, hau da, euskarazko Wikipedian euskaraz alfabetatu direnetik %1ek hartu du parte lau urteotan. Guk ez dugu beste halako kasurik ezagutzen. Unibertsitate guztiek hartu dute parte hobekuntza honetan, baita Bigarren Hezkuntzako sare guztiek ere. Ehunka irakasle formatu ditugu, eta ikastetxe batzuetan Wikipedia hobetzeko programa finkoak daude. Xehetasun guztiak izateko, ikus memoria
Proiektu pedagogikoak landu
editAurten aurrerapausoa egin dugu proiektu pedagogikoak lantzeko. Alde batetik, etorkizunerako Ikas-egoeren diseinuen lantalde bat sortuko dugu, hezkuntza eta Wikimediaren arteko harremanak sendotuko dituena. Bestetik, UEUko irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate masterreko ikasleek Hezkuntza Programan parte hartu dute. Wikipediako oinarrizko edizioan formazioa jaso ostean, Natur Zientziak eta Matematikako artikuluak eta Wikipediaren erabilera didaktikoari buruzko 6 talde-lan burutu dituzte eta Hezkuntza atarian jarri eskuragarri. Zumaiako Institutuak Donostiako Aquariumarekin elkarlanean, ere ikas-egoera bat landu du.
Ikusgela
editBideoen ekoizpena
editGuztira 2023an 35 bideo sortu ditugu sail hauetan banatuta:
- Filosofia (Commons)
- Ekonomia (Commons)
- Euskal literatura (Commons)
- Ingurumena (Commons)
- Erronka digitalak (Commons)
- Zortziko txikian (Commons)
Horrez gain, bideoen frame esanguratsuak jaso dira kategoria batean, eta bideoen azalak beste batean.
Nazioartekotza
editWikiCred-eko laguntza batekin, bideoak lehen aldiz bikoizteko aukera izan dugu. Katalanera moldatu dira filosofiako bideoak.
Horrez gain, Ikusgelako bideoek hizkuntza hauetako azpitituluren bat dute gutxienez: ingelesa, gaztelania, frantsesa, katalana, hausa, bengalia, arabiarra,turkiera, esloveniera, gaelikoa, grekoa eta errusiera.
Hemen daude azpititulu guztiak, eta lan-orrialde honen bidez koordinatzen gara, itzulpen berriak lortzeko.
Zabalpena
editIkusgelak euskarazko Wikipedian duen atari nagusia birdiseinatu da, bideo guztiak atari multimedia baten antzarekin aurkezteko.
Urtea amaitzerako, euskarazko Wikipediako 279 artikuluk daukate Ikusgelako bideoren bat. Orrialde guzti horiek urtean 326.227 bisita izan dituzte.
Commons-en, Wikipedian eta webgunean txertatuta egoteaz gain, bestelako kanaletan ere zabaltzen dira: Youtube, Twitter, Instagram, Facebook, Telegram, Mastodon, Peertube eta TikTok-en esaterako.
Txikipedia
editTxikipedia proiektuak jada 6.700 artikuluen muga gainditu du. Bi izan dira akuilu nagusiak: alde batetik Ikastolen Elkartearekin landutako proiektua, 2.000 ikasle baino gehiagorekin hirugarren urtez. Ikasle hauek, talde txikietan, 500 artikulu baino gehiago landu dituzte. Bestetik, Zumaiako Institutuan DBH 2. mailako ikasleek ia 250 artikulu sortu dituzte, zientziaren inguruko gaiak landuz.
+info
- (Basque) Zumaiako Txikipedia Wikiproiektua
- Commons: Txikipedia_workshop_at_Zumaia_BHI_School
Nafarroa
editBeste urte batez, Nafarroan proiektuak lantzeko langile bat izan dugu, baina lehen aldia izan da urte osoan zehar lanean aritu dela. Aurrera begira lantzeko ariketak egin ditu, memoria erakundeekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta hainbat udalerrirekin.
WikiEmakumeok
editEWKEk lagundu du han-hemenka sortzen ari diren WikiEmakumeok taldeak. Alde batetik, laguntza eman zaie proiektuekin, baita laguntza teknikoa ere. Bestetik, emakume ahaztuen erretratuak egiteko proiektuan hartu dugu parte. Era berean, 30.000 emakume eta biografien %33 emakumeak izateko proiektua sortu dugu aurten, 2027ra arteko epemugarekin. Otsailean BBCren 100 emakumeak lehiaketa jarri genuen martxan.
- Proiektua ikusteko: eu:Wikiproiektu:30.000 emakume
- WikiEmakumeok taldeen lana jarraitzeko: eu:Wikiproiektu:WikiEmakumeok
Bestelako lanak
editWikiForHumanRights
edit2023ko apirilean #WikiForHumanRights kanpainan hartu genuen parte. Euskarazko Wikipedian lehiaketa bat egin genuen, artikuluak sortzeko helburuarekin. Emaitza guztiak hemen ikus daitezke. 402 kilobyte gehitu ziren, 50 artikulu berri, 20.217 hitz eta 478 erreferentzia bibliografiko. Guztira 15 pertsonek hartu zuten parte. gehitu dira
Asiako Hilabetea
editJordaniako Arabiar Eduki Digitalaren Elkartearekin batera, artikuluen elkartruke bat antolatu genuen Asiako Hilabetearen baitan. Helburua, euskarazko Wikipedian Palestinari buruzko artikuluak hobetzea izan zen, aurten eztanda egin duen gatazkari erantzunez. 86 pertsonek eman zuten izena, 1.387 kilobyte gehitu ziren, 70.543 hitz, 178 artikulu berri, 2.084 erreferentzia eta 299 irudi.
Informazio guztia hemen
Wikidatan lanketa
editEuskal Herriko datu meteorologikoak
editWikipediako artikuluak klimari buruzko edukiarekin aberastu ahal izateko, Euskal Herriko erakunde ofizialek egindako behaketa meteorologikoen hainbat datu Wikidatara eraman dira ikasle eta irakasleen arteko proiektu baten barruan. Informatika Ingeniaritzako Gradua eta Adimen Artifizialeko Gradua egiten ari diren bi ikasle aritu dira lanean, bi irakasleren eta wikilari baten laguntzarekin, 2022/23 ikasturtean zehar. Eredu gisa Kanadako Weather_observations Wikiproiektua erabili da. Labur esanda, honakoa egin da: datuak lortu, prozesatu, formatu egokian jarri, Wikimedia Commons-era eta Wikidata-ra igo eta Wikipediako artikuluetan informazioa erakutsi, klima-diagramen, grafikoen eta mapen bidez. Gainera, eskuragarri jarritako datuei esker, bilaketa eta analisi sakonagoak egiteko aukera zabaldu da.
Euskal Herri osoko (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) estazio meteorologikoei buruzko honako informazioa jaso da: kokapen-koordenatuak, noiztik jasotzen diren datuak, ea modu automatikoan edo eskuz erregistratzen diren, etab. Informazio zehatzago ikus daiteke dokumentu honetan: Datu meteorologikoak Wikipedian eta Wikidatan (2023) Paula Ontalvilla, Xabier Irastorza, Galder Gonzalez, Ana Zelaia eta Kepa Sarasola
Euskal Herriko 300 musika talde eta horien albumak
editEuskal musikaren barruan pisu handiena duten 300 talderen albumen informazioa Wikidatara igo dituzte ikasle eta irakasleen arteko beste proiektu baten barruan. Talde horien albumen zerrenda luzea da, une honetan euskal musikaren badok.eus atarian 1.350 talde inguru daude. Horietatik 300 talde landu dituzte, pisu handiena dutenak. Talde eta album horietan esteka zuzenak jarri dituzte badok.eus atarira klik batean joan ahal izateko.
Proiektua amaitu duten unean, guztira 300 interpretatzaile horien 1144 albumen erregistroak daude Wikidatan. Informazio zehatzago ikus daiteke dokumentu honetan: Euskal musika-taldeak eta albumak Wikidatan (2023) Koldo Etxaniz, Galder Gonzalez, Lorea Loinaz, Ane Paniagua, Kepa Sarasola eta Ana Zelaia.
Datu Lotuak, Ezagutza-grafoak, Wikidata/Wikibase
editUEUren udako ikastaroen baitan, 2023ko uztailaren 7an egun osoko ikastaroa (6 ordu) antolatu zen. Egun bakarreko tailer honetan, Web Semantikoaren eta Datu Lotuen (Linked Data) ereduen oinarriak aurkeztu ziren, eta nola makinek interpreta ditzaketen ezagutza-grafoak teknologia horiek erabiliz. Egun existitzen den ezagutza-grafo librerik handiena ere, Wikidata, aurkeztu eta azaldu zen eta bertan ekarpenak egiteko bide ezberdinak landu ziren..
- Web Semantikoa
- Wikidata
- Wikidata APIa
- SPARQL lengoaia eta Wikidata SPARQL galdeketa-interfazea
- Wikibase
- Ariketa praktikoak
Euskal Marineak Bigarren Mundu Gerran
editBigarren Mundu Gerran izan ziren euskal jatorriko AEBko Marineen inguruko ikerketa lana egin du Sancho de Beurko fundazioak azken urteotan. EWKEk eurekin lan egin du informazio hori Wikipedian zein Wikidatan jasotzeko, eta argazki libre batzuk Wikimedia Commonsera ere igo ditugu. Lan horri esker memoria historikoa egin ahal izan da, eta orain arte guztiz ezezaguna zen historiaren pasarte bat argitu. Egindako lana ondoren prentsan ere jaso da.
- Prentsan
- c:Category:Basque members of the United States Marine Corps, Pacific
- eu:Euskal_diaspora_Pazifikoko_Gerran
Medialab Tabakalera
editDonostiako MediaLab Tabakalerarekin jarraitu dugu lanean euren liburutegiko autoritateak Wikidatara igo eta ikertzeko. Dagoeneko 13.837 pertsona daude jasota.
Ondarea airetik
editProiektu honen helburua nagusia Euskal Herriko ondarea modu bisualago batean ezagutzera ematea zen. Horretarako proposatu zen Euskal Herriko lau gazteluren bideoak grabatzea dron bitartez. Lan hori elkarteko kide baten esku geratu zen eta hauek dira 2023an eman dituen emaitzak:
Aurreikusi bezala, lau gazteluren bideoak egin dira:
- Xabierko gaztelua, 3:38 min.
- Deioko gaztelua, 3:07 min.
- Amaiurko gaztelua, 2:15 min.
- Garañoko gaztelua, 2:59 min.
Gazteluen bideoak egiteko Wikimedia Commonsen dagoen musika askea erabili da. Halaber, gaztelu hauetako bideoak Wikipedian eta Wikidatan txertatu dira.
Bestelako bideo eta irudiak
editAurreikusitako 4 bideoez gain, beste lan batzuk ere egin dira:
- Udalerrien eta herrien bideoak:
- Beste ondareen bideoak
- Irudiak
Dronarekin aritzea probestu dugu ere ondarearen eta udalerrien aireko irudiak egiteko, orain arte ezohiko eta objektuaren ikuspegi zabalagoa ematen duten irudiak: gaztelu guztien irudiak, udalerriak (Anoeta, Orio...)
Euskal Herriko drone bidezko bideo eta argazkirik ez zegoen Wikimedia Commonsen eta egidako lanarekin bi kategoria berri hauek sortu ditugu:
Hedabideetan
editSare sozialetan
edit- Youtube: @Ikusgela
- Twitter: @euwikipedia @ikusgela
- Instagram: @Ikusgela
- Facebook: @Euskarazko Wikipedia
- Telegram: @Ikusgela
- Mastodon: @euwikipedia, @Ikusgela, @Txikipedia @wikidosia
- Peertube: Peertube.eus: Ikusgela_kanala
Itinerancies
editPorto
editIn 16-18 June, the Spanish and Portuguese Wikimedia organized for the first time a meet-up aiming to foster minority languages in the context of the Iberian Peninsula. The event took place during two days in Porto, attended by a number of participants from different Wikipedia projects, some of them recently created, and academic personalities. The Basque Wikimedians User Group delivered a presentation introducing the Basque Wikipedia and its present-day developments, challenges and achievements.
Daily Berria: [4]
Beste batzuk
edit- Wikilari bat Iberoconfen izan zen, Bogotán.
- Singapurren ere EWKEko kide bat izan zen.
- EWKEko bi kide Wikimedia Espainiak antolatutako bileran izan ziren, Salamancan.