Fundraising 2010/Joan Gomà/eu

Joan Gomà

edit
  • Irakurri mesedez:
  • Joan Gomà wikilariaren
  • eskaera pertsonala
  • Joan Gomà wikilariaren mezua

Ez zegoen gaizki, baina ezta behar bezain ondo ere. Matematikako ikasle nintzenean ikasitako gai baten inguruko artikulua aurkitu nuen Wikipedian. Kontutxo batzuk falta zirela jabetu nintzen. Aldatu botoia sakatu nuen, aldaketa batzuk egin, eta orduz geroztik ibili naiz idazten eta aldaketak egiten.

Ni bezalako lankideen milioika aurkikuntza-une guzti horien batuketa da Wikipedia. Mundu guztiko jendeak bere denbora eta energia biltzen ditu handituz doan jakintza-biltegi zabala bihurtu den Wikipedian.

400 milioi pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute Wikipedia eta haren satelite-proiektuak. Izan ere, munduko bosgarren web gunerik bisitatuena da.

Hala ere, Wikipedia benetan berezi egiten duena da artikuluz artikulu lantzen den bolondresen emaitza dela. Eta Wikipedian publizitaterik ez dagoenez, Wikipedia sortzen eta erabiltzen dugunok babestu eta bermatu behar dugu.

Horretan datza Wikipediaren urteroko diru-bilketa kanpaina. Eta horrexegatik eman dut nire dohaintza pertsonala.

Espero dut nirekin bat egin dezazun dohaintza bat egiten: 20$, 35$, 50$ edo ahal duzun guztia Wikipedia libre mantentzeko.

Eskerrik asko,

Joan Gomà

Bartzelona, Katalunia