Zer da hau? 1923ko irailaren 11n, Aliantza Hirukoitza sinatu zen Bartzelonan, talde politikoen arteko hitzarmen bat, Galizia, Euskadi eta Kataluniaren burujabetza eskatzeko. Ehun urte geroago, Galeusca egitasmoa sortu da, Wikimediako proiektuetan bildutako edukiak euskal, galiziar eta katalan hizkuntzetara itzultzeko. Wikimediako komunitate bakoitzak bere kulturako artikulu adierazgarriak proposatuko ditu beste hizkuntza eremuetako kulturei buruzko ezagutza partekatzeko.
Noiz? Idatzizko erronka 2023ko urriaren 1etik 2023ko urriaren 31ra egongo da irekita. Beraz, tarte horretan egindako lanak hartuko dira kontuan soilik lehiaketaren barruan.
Nola? Lehiaketa KISS puntu sisteman oinarritzen da: euskarara, galizierara eta katalanera itzuliz eskuratuko dituzu puntuak. Parte-hartzaile bakoitzak ahal beste puntu metatuko ditu, eta hauexek izango ditu puntuazio-arauak:
+1 puntu +1000 byte edozein hizkuntzatan gehitutako edukiagatik.
+3 puntu edozein hizkuntzatako artikulu baten itzulpen berri bakoitzeko.
Nork? Edonork parte har dezake artikuluak itzuliz eta idatziz. Izena emanda (edozein wikitan) duen edozein wikilari lehiatu daiteke. Parte hartzeko, nahikoa duzu eskuineko Parte-hartzaileak atalean sinatzea (eskuineko zutabean).
Wikipedian lehen aldiz editatzen ari bazara, lehenik eta behin, ongi etorri! Proposatu nahi dizugu ibilaldi bat egiteko Wikipedia:Sarreran eta Laguntza atarian barrena. Hartara, errazagoa egingo zaizu prozesua editatzen hasten zarenean, Estilo Gida lagungarri izan dakizuke. Orri horiek hainbat hizkuntzatan daude eskueran. Gainera, egun askoz errazagoa da Wikipedian laguntzea lehen baino, eta ez duzu koderik ikasi behar ere! Mesedez eman itzuli bat Ikusizko Editoreari buruzko laguntza-orritik argibideetarako.