Training modules/dashboard/slides/11113-how-to-add-to-wikipedia/eu
Nola gehitu irudi bat Wikipediara?
Behin irudi baliagarri bat aurkitu eta Commonsera igo ondoren, ondo doakion Wikipediako artikulu batean jar dezakezu.
- Joan nahi duzun artikulura.
- Klikatu "Aldatu"n irudia sartu nahi duzun atalburuan.
- Ikusizko Editorean, joan goiko menu barrara eta klikatu "Txertatu" aukeran eta, gero, "Multimedia fitxategiak" aukeran.
- Sartu zure fitxategiaren izena edo izen zati bat. Wikipediak gako hitzaren eta fitxategi izenaren bilaketa egingo du, eta Commonsen aurkitzen duen oro erakutsiko du.
- Behin nahi duzun irudia aurkitu duzunean, klikatu haren irudian.
- Irudi handiagoa eta haren detaileak biltzen dituen leiho bat irekiko da. Klikatu "Erabili irudi hau" botoi urdinean irudia artikuluan txertatzeko.
- Irudi-oineko testua sartzeko eskatuko dizu. "Ezarpen aurreratuak" aukeran ere klika dezakezu, formateatzeko aukeretara sartzeko.
- Argazkia artikuluko eskuinera joan ohi da, 220 pixeleko zabaleraz.
- "Txertatu" irudia. Orrian nola agertuko den ikusiko duzu.
- Hor ondo badago, klikatu "Aldaketak argitaratu" botoi urdinean, goiko eskuin ertzean.
Listo! Irudia zuk nahi zenuen tokian egon beharko litzateke.