Training modules/dashboard/slides/10314-notability-continued/eu
Nabaritasuna (jarraipena)
Nabaritasuna: “Zergatik hau?”
Nabaritasuna lehenengo urrats garrantzitsu bat da, gaia aukeratzen lagunduko baitizu. Beraz, jar dezagun arreta pixka bat gehiago gai bat nabaria den argitzeko.
Gai batek bere artikulua izateko lehendabiziko betekizuna da gaiarekin loturarik ez duten iturri fidagarriek estaldura nahikoa ematea.
- estaldura nahikoak esan nahi du gutxienez bi iturrik zure gaiari buruz hitz egin dutela. Estaldura nahikoa edukitzeak esan nahi du aipamen hutsal bat baino gehiago dela, nahiz eta aipatzen duzun liburu edo artikuluaren gai nagusia ez izan. Hala ere, aipatze edo testu lerro bakar bat baino zerbait gehiago izan behar da.
- iturri fidagarriak, oro har, esan nahi du izen oneko argitaletxeen bigarren mailako iturriak direla. Erreferentzia gisa erabiltzen ari zaren liburuak, aldizkari espezializatuko artikuluak edo beste edozein iturrik datu zuzenak eta kontrastatuak ematearen ospea behar du. Iturriek ez dute euskaraz behar nahitaez, eta ez dira Interneten egon behar.
- gaiarekin lotura ez izateak esan nahi du argitaldariak ez duela interes bat ikuspegi partzial bat aurkezteko (aldekoa edo kontrakoa). Adibidez, norbere buruaren publizitatea, iragarkiak, zure artikuluan zeuk argitaratutako materiala baliatzea, autobiografiak eta prentsaurrekoak ez dira independentetzat hartzen.