Training modules/dashboard/slides/11116-sharing-a-media-quiz/eu
Multimedia fitxategiak partekatzeari buruzko proba
Ekin testari!
Berrikus dezagun ikasi duzunetik zerbait. Hauetako zein material onar daiteke Commonsen partekatzeko?
(Hitz egin galdera honi buruz)
- Film baterako promozioko poster bat, filma sustatzeko film estudioak egunkariei banatua. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)OKERRA. Promozioko posterrek egile eskubideak dituzte, baina hitzarmen bat dute hedabide bakoitzarekin horiek erabiltzeko moduari buruz. Wikipediak eta Wikimedia Commonsek ez dute hitzarmen horien berririk; beraz, ez zenituzke promozioko pelikula, musikari, aktore edo beste pertsonaien irudirik erabili behar, salbu eta jabari publikoan egon edo lizentzia aske batez partekatzen badira.
- Webgune batean clipart askerako aurkitu duzun irudi bat. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)OKERRA. Webgune batek bere irudiak aske erabil ditzakezula esanagatik ez du esan nahi baimena ematen duenik irudiak berrerabili edo beste nonbait ostatatuak izateko. Berrerabili edo berritxuratzea zilegi dela dioen lizentzia batera estekatzen ez badituzte, ez zenituzke erabili beharko!
- Unibertsitateko museoan margolan berri bati atera diozun argazki bat. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)OKERRA. Ezin diezu argazkirik atera egile eskubideak dituzten materialei, adibidez, artisten margolanei. Era berean, ezin duzu igo zuzeneko musika emanaldien audio grabaziorik.
- 150 urte dituen egunkari bateko komiki politiko bat. (klikatu zabaltzeko edo ixteko)ZUZENA! Jabari publikoan dauden irudiak eskaneatu ditzakezu, edo argazkiak atera. Segur aski 150 urte dituen egunkari bateko irudiek egile eskubideak galdu dituzte, eta parteka daitezke.