WikiEmakumeok Erasmus+/Ikerketa bidaia

This page is a translated version of the page WikiWomen Erasmus+/Research trip and the translation is 100% complete.

Ikasleen tresna-kutxa

Ikerketa bidaia

Urrats honetan, ikasleak galeria, liburutegi, artxibo edo museo (GLAM) batetara joango dira ikerketa bidaian, behar dituzten iturriak aurkitzeko. Bizi zaren eskualdearen arabera, GLAM batzuk beste batzuk baino egokiagoak dira.

Ikerketa bidaiak helburu askotarako balio dezake, GLAM motaren eta eskura dauden baliabideen arabera. Proposatzen da GLAMari eskatzea ikasleak lantzen ari diren emakumeei buruzko iturriak hautatzeko eta emateko. Ondoren, GLAMa bisitatzean, ikasleek beren ikerketa-trebetasunak praktikan jar ditzakete informazio egokia aurkitzeko. GLAM batekin elkarlanean aritzeko beste adibide bat da ikasleek bisita gidatu bat jasotzea, han beren kabuz informazioa nola aurki dezaketen azaltzeko.

Urrats horretan, funtsezkoa da irakaslearen eta GLAMaren arteko komunikazioa. WikiEmakumeok proiektuko material hauekin nola lan egin hobeto jakiteko, kontsultatu Eskolak eta GLAMak tresna-kutxa WikiEmakumeok proiektuko materialetan.


Ebaluaziorako irizpide posible batzuk

  • Ikasleek txosten labur bat idatz dezatela GLAMera egindako bisitaren inguruan.