WikiWomen Erasmus+/Schools toolkit/Wikipedia essentials/eu

This page is a translated version of the page WikiWomen Erasmus+/Schools toolkit/Wikipedia essentials and the translation is 91% complete.

2. ikasgaia: Wikipediaren oinarriak

Sarrera (10 minutu):

  • Eskatu ikasleei bere eskualdeko emakume garrantzitsu bati buruzko gauza interesgarri bat esateko azken klasean ikertu zutena.
  • Wikirako sarrera azkarra
  • Zer da Wiki bat?
  • Wikipedia ezagutza plataforma global gisa duen garrantzia aurkeztu.
  • Proiektuaren helburuak aztertu: ikerketa, pentsamendu kritikoa eta idazketaren trebetasunak garatzea euren hizkuntzako Wikipedian laguntzen.

Gelako eztabaida (10 minutu):

  • Proposatutako galdera: Zer pentsatzen duzu Wikipediari buruz?

Animatu ikasleak beren pertzepzioak, esperientziak eta izan dezaketen edozein kezka partekatzera.

  • 2. galdera: Noiz uste duzu egokia dela Wikipedia erabiltzea?

Wikipedia baliabide baliotsua izan daitekeen eta egokia izan ez daitekeen egoerak eztabaidatzea.

  • 3. galdera: erabiltzen al duzu Wikipedia euskaraz?

Aztertu Wikipediaren eskuragarritasuna hizkuntza handi eta txikietan. Aurkezpeneko diapositibak (10 minutu):

  • Wikipediaren ikuspegi orokorra duen diapositiba aurkezpenean azaldu, historia, egitura eta edizioaren lankidetza-izaera barne.
  • Wikipediaren bost zutabeak azpimarratu
  • Full WikiEssentials slide deck can be found here: >>LINK<<
  • Ikasleak erakartzeko elementu bisualak izan behar ditu, hala nola Wikipediako hainbat hizkuntzatako artikuluak pantailaratzea (pantaila-argazki horiek hizkuntza horretakoak izan behar dute).

Talde-jarduera (5 minutu):

  • Banatu ikasleak talde txikitan.
  • Talde bakoitzak bere eremuan emakumeen historiarekin lotutako Wikipedia artikulu zehatz bat aztertzen du.
  • Taldeek artikuluan erabilitako iturri fidagarriak identifikatuko dituzte eta artikuluaren sinesgarritasuna eta osotasuna ebaluatuko dituzte.
  • Gelan eztabaidatu, talde bakoitzak bere artikuluaren aldeko eta aurkako puntuak azalduz.

Lan-jarduera bakarka edo taldeka (5 minutu):

  • Euskarazko Wikipediako artikulu baten pasarte labur bat banatu.
  • Wikilari batekin batera irakasleentzako baliabide gisa sor liteke, artikuluaren alde onak eta txarrak, balizko hobekuntzak eta abar jada identifikatu dituena.
  • Eskatu ikasleei pasartean aipatutako iturri fidagarriak identifikatzeko eta emandako informazioaren kalitatea ebaluatzeko.
  • Aztertu euren aurkikuntzak gelan laburki.

Amaiera (5 minutu):

  • Laburbildu Wikipediaren garrantziari eta proiektuaren helburuei buruzko funtsezko puntuak.
  • Pentsamendu kritikoaren eta iturri fidagarrien garrantzia azpimarratu Wikipedian laguntzeko.
  • Esleitu etxerako lan txiki bat: Ikasle bakoitzak Wikipediako artikulu bat bilatzen du bere hizkuntzan eta bere fidagarritasuna eta osotasuna ebaluatzen du ikasgelan eztabaidatutako irizpideetan oinarrituta.

Irakaslearentzako oharrak:

  • Giro ireki eta integratzailea sustatzea, ikasleak beren ideiak eta esperientziak partekatuz eroso senti daitezen.
  • Ikasgai honen helburua Wikipedian pentsamendu kritikoa eta parte-hartze aktiboa sustatzea da, ikasleak hurrengo ikerketa-jardueretarako eta hurrengo ikasgaiak idazteko prestatuz.