WikiWomen Erasmus+ Proiektua

This page is a translated version of the page WikiWomen Erasmus+ Project and the translation is 100% complete.

Ikasleen tresna-kutxa

Ongi etorri WikiEmakumeak ikasleentzako materialen tresna-kutxera. Tresna-kutxa honek iturri eta material bilduma bat dauka, irakasleak zuzenean erabiltzeko edo tresna kutxako gaiekin bat datozen material ezberdinak aurkitu eta sortzeko inspirazio gisa erabiltzeko. Wikimedia Commonsen antzera, bilduma hau kode irekikoa da eta beste material batzuekin bateratu eta osatzeko aukera dago.

Tresna-multzoak hamaika urrats ditu, eta horietako bi hautazkoak dira (bikoteka berrikustea eta aurkeztea). Urrats bakoitza aparteko karpeta batean dago, eta bertan pausoaren helburuaren azalpena eskaintzen da. Karpeta bakoitzak erabil daitezkeen iturrien adibideak eta dagokion urratseko gaiarekin batera doazen ariketak ere baditu. Jatorrizkoa ingelesez egin da, baina euskaraz ere baduzu eskuragarri. Proiektuak hiru hizkuntzatan materiala egotea ziurtatu du: euskara, frisiera eta Irlandako gaelera.

Edukiak

Ebaluazioa

WikiWomen materialak edozein hizkuntza-testuingurutan eta bigarren hezkuntzako edozein ikastetxetan erabili ahal izateko, ikasgaien ordena eta kalifikazio-prozedurak malguak dira.

Irakasleek aukera dezakete zein ordenatan irakasten dituzten ikasgaiak eta zein kategoria diren egokienak beren ikasleentzat. Beraz, kalifikazio-prozesua ikasgaien planek zehaztuko dute, eta irakasleak erabakiko du kalifikazio-prozedurak nola funtzionatuko duen. Ondoren, kalifikazio-prozedurak garatzeko moduari buruzko iradokizun batzuk eskaintzen dira:

  • Pausoetan zehar, genero arrakala eta hizkuntza gutxituena, Wikipediaren funtsezko alderdiak, Wikipediako edizioaren oinarrizko kontzeptuak, Ikerketa trebetasunak eta Ikerketa estandarrak probak egin daitezke, non ikasleek galderak erantzuten dituzten iturri jakin batzuk ikasi ondoren.
  • Ikerketa-bidaia ebalua daiteke, ikasleek bidaiari buruzko txosten labur bat idatz dezaten utziz. Azken produktua idazteko gaitasunaren arabera ebalua daiteke.
  • Azkenik, pareen arteko berrikusketa eta aurkezpenaren urratsak bereziki egokiak dira ebaluazioa egiteko.