Estrategia/Wikimedia mugimendua/2017/Norabidea
Norabide estrategikoa ez da plan estrategikoa. Planak 3-5 urterako dira, exekutagarriak, neurgarriak eta antolakuntza-ahalmen zein baliabideentzako zehatzak.
Zuzendaritza estrategikoa zabalagoa da eta plan estrategikoak gidatzen ditu epe luzean. 2030. urterako kontuan hartuta, gure interesentzat guztiok nahi ditugu, gure rol eta interes partikularretatik haratago epe laburrean. For more information about current efforts, see Movement Strategy. |
2017ko urtarrilean, Wikimedia mugimenduaren kideok etorkizun kolektiboari buruzko eztabaida zabal bat hasi genuen. Azken hamasei urteetako hausnarketa egitea erabaki genuen batera, hurrengo hamarkadetan munduan izan genukeen inpaktua imajinatuz ere. Gure helburua 2030. urte alderako norabide estrategiko komun bat identifikatzea izan zen, mugimenduko pertsonak inspiratuz eta guri erabakiak hartzen laguntzeko.
On-Wiki eztabaidetatik, hitzaldi handietara, topaketa txikietarako, aditu elkarrizketetarako, ikerketa sakonetarako, [1] prozesua zehatza izan da, nahasgarria eta liluragarria. Erraza izan da Wikimediaren mugimenduaren indar handiena bere kideen talentua dela ikustea, dedikazioa eta osotasuna dela baieztatzea. Edozein estrategia arrakastatsuak gure komunitateetan duen aniztasunari egokitu behar zaio, gure interes pertsonalaak kontuan hartuz, motibazioak eta ekarpenak barne. Gutako batzuk entziklopedia artikuluak idazten ditugu. Gutako batzuk softwarea garatzen dugu. Gutako batzuek diru, denbora edo esperientzia jartzen dugu. Batzuk datuak iturriak edote komunikabideak kontsultatzen ditugu. Zenbaitek gertaerak antolatzen dituzte, copyright erreforma defendatzeko, edo artelana moldatzeko asmoarekin. Beste batzuk komunitateko antolatzaileak dira, hezitzaileak edo wiki-iratxoak. Batzuk bakarrik oso pertsona bitxiak dira. Gutako batzuk aurretik aipatutako guztia egiten dugu, eta gehiago.
Bateratzen gaituena ez da zer egiten dugun, baizik eta zergatik egiten dugun hori.
Mugimendu honen parte gara guztiok uste dugulako doako ezagutzak mundua hobetzen duela. Gizaki guztiok ezagutza erraz eskuratzeko eskubidea behar dugu eta gizaki bakoitzak bere ezagutza partekatzeko eta partekatze horretan parte hartzeko aukera izan beharko luke.
Gure norabide estrategikoa: Zerbitzua eta ekitatea
2030. urterako, Wikimedia doako ezagutza sarearen ekosisteman funtsezko azpiegitura bihurtuko da, eta gure konpromisoa partekatzen duen edonork gurekin bat egin ahal izango du.
Wikimedia komunitateak eta erakundeak, gure mundua hobetzeko lan egingo du, giza aniztasuna guztiz ordezkatzen duen ezagutza biltzeko, eta besteek ere egiteko balio izango duten zerbitzuak eta egiturak eraiki ahal izateko.
Iraganean egin dugun bezala edukiak sortzearen zeregina beteko dugu, eta gero eta urrunago helduko gara.
Ezagutza zerbitzu gisa: gure erabiltzaileei zerbitzatzeko, azpiegitura azpiko azpiegitura garatuko dugu, mundu osoko ezagutza irekia eskaintzen duen interfazea eta komunitateen artean zabaltzeko. Aliatu eta bazkideentzako tresnak sortuko ditugu Wikimediatik harago doako ezagutza antolatu eta trukatzeko. Gure azpiegiturak gurekin eta beste batzuekin libre eta konfiantzazko modu desberdinetatik datorren informazioa biltzeko eta erabiltzeko aukera emango digu.
Ezagutzaren ekitatea: Gizarte mugimendu gisa, indar eta pribilegioen egiturek atzean utzitako ezagutza eta komunitateenganako ahaleginak egingo ditugu. Beste jatorri eta oinarri batzuk dituzten pertsonak ongi etorria izango dira komunitate indartsu eta anitzak eraikitzeko. Oztopo sozialak, politikoak eta teknikoak apurtuko ditugu, jendeak doako ezagutzara sartzeko eta laguntzera ekiditeko.
Zer datorren ondoren
Norabide estrategiko hau sinatuz, etorkizun honetarako elkarrekin lan egiteko asmoa aitortzen dugu. Eztabaida honen hurrengo fasean fede honez parte hartzeko konpromisoa hartu eta Wikimania 2018-ren akordio batera nola helduko garen definituko dugu, etorkizun hori gauzatzeko aukera ematen duten rol, erantzukizun eta antolakuntza estrategietan zehazteko.
Mugimenduaren beharrak guk ditugunen gainetik jarriko ditugu, gure amankomuneko norabidean hobeto mugitzen diren egitura, prozesu eta baliabideak topatzeko.
Arrazoiak: zergatik mugitzen garen norabide estrategiko honetan
Aspirazioak: Guztiok nahi duguna
Gure abentura kolektiboa esperimentu gisa hasi zen: edonork informazioa bildu eta sartzeko aukera ematen zuen gunea, adituek berrikusitako doako entziklopeadia osatzeko bidean. [2] Wikipedia laster jatorrizko ideia baino askoz ere gehiago izatera heldu, eta, gaur egun, askok jotzen dute bertara informazio iturri gisa[3] jakintza biltzeko.[4] Wikimedia komunitateak gaur egungo informazio askatasunerako ideiak eta gizartearen aurrerapenarentzako ezagutza askea bultzatzea ditu ideologiatzat.[5][6] Wikimedia mugimenduaren ikuspegiak ondo zabaltzen du deskribatzen den esparru hau: "gizaki bakoitzak ezagutza guztien baturan libreki partekatzeko aukera ematen duen mundu bat"[7] entziklopediatik haratago, gure aspektu komunak hiru osagai ditu: osotasunaren, fidagarriaren eta kalitate handiko ezagutzaren gorputza sortzea; horrela partaidetza moduan, guztiontzat irekita; eta mundu osoko guztiek bultzatuz.
Wikimediaren indarguneak: Zer ez genuke aldatu behar
Wikimediaren jatorrizko premisa ezagutza pertsonek osatzen dutela da, komunitateak osatuz.[8] Fede-oneko lankidetza fidagarritasun edo kalitate handiko ezagutza sortzeko ezagutzen dugun modurik onena da, eta Wikimedia kulturaren ardatza da. [9] Edonork editatu ahal duen ideia hain erradikala da non praktikan jardun dezakezula eta ez teorian esaten den.[10] Eta, oraindik, horrela jarraitzen du: 16 urte daramatzagu eta ikuspegia mantenduz joan da. Wikimedia komunitateak milioika orrialde, multimedia fitxategi eta datu-elementu lortu ditu zerotik, ehunka hizkuntzatan. [11] Webgunetik haratago, komunitateek talde autonomoetan antolatzen dira eta mundu osoko mugimenduaren ahaleginak aurrera egiteko laguntzen dute. Hurbilketa horiek guztiak mantendu behar ditugun indarguneak dira.
Wikimediaren limitazioak: Zer hobetu beharko genuke
Oraindik ere urruti gaude jakintza guztien baturatik. Sortutako eduki gehienak forma luzeko entziklopedia artikulu eta irudi bitxiak dira,$ref12 beste jakintza mota batzuk kanpoan uzten dituztenak. Gaur egungo komunitateek ez dute giza biztanleriaren aniztasuna adierazten, batez ere generoari dagokionez. $ref13 Errepresentazio eta dibertsitate falta honek ezagutza hutsune eta biase sistematikoak sortu ditu [12][13]. [14] Irakurleek sarritan zalantzan jartzen dute fidagarritasuna sortzen dugun edukian, [15] batez ere zehatza ez delako, ez integrala, ez neutroa, edo ez baita ulertzen nork egin eta nola sortzen den. [16]
Lankidetzan, Wikimedia komunitateetan sartzea eta parte hartzea zaila izan daiteke. Hasierako urteetako sarrera hesi baxua gaur egun jende askorentzat ezinezkoa bihurtu da. [17] Komunitate, kultura eta gutxiengo batzuek bazterketa hori jasan dute beste batzuek baino gehiago. $ref20 Jokabide toxikoak eta jazarpenek eragin negatiboa izan dute gure proiektuen partehartzean. Gure arrakastak mantentze eta jarraipen handia sortu du, $ref21 eta erronka horiei aurre egin behar izan diegu fede ona izan duten erremintak eta praktikak kanpoan utzita. [18] Editatzetik harago egindako beste ekarpenak ez dira berdin ikusten baliagarritasunean, [19] eta gure mugimenduaren egiturak sarritan opakuak edo zentralizatuak dira, sarrerako oztopo handiak jarriz. $ref24
Wikimediatik harago: Gure inguruan aldatuko dena
Wikimedia mugimenduan barnerako erronketaz gain, kanpoko faktoreak ere kontuan hartu behar ditugu etorkizuna planifikatzeko. Irakurle askok testuak eta irudiak baino harago doan multimedia formatuak espero dituzte.[20] Jendeak denbora errealeko, ikusizko, eta gizarte-partekatzea eta elkarrizketa onartzen dituzten edukiak nahi ditu.[21] Wikimediak hezkuntzarako hutsune bat betetzeko aukera ere badu,[22][23] ikasteko materialak eta komunitateak eskaintzen.[24]
Zerbitzatzen ditugun populazioak ere aldatu egingo dira: hurrengo 15 urteetan, gehien hitz egingo diren hizkuntzak, batez ere, eduki onak eta Wikimedia komunitate indartsuak dituztenak dira.[25] Era berean, Wikimedia egun erabiltzaile gutxiengana heltzen den lekuetan (Afrika eta Ozeania) biztanleria asko igo egingo da.[26] Uneko tasetan, 83 urte beharko dira errenta baxuko herrialdeetan erdi mailako eskola-maila goi-mailako hezkuntzan bihurtzeko.$ref32 Aipatutako eskualde berdinek askatasunik txarrenak izaten dituzte sarean informazioa eskuratzeko.[27]
Teknologia nabarmenki aldatuko da: Automatizazioa (batez ere makina ikaskuntza eta itzulpenean) jendeak edukia nola aldatzen duen aldatzen ari da. [28] Teknologiak ere eduki garrantzitsuagoa, pertsonalizatua eta fidagarria eskaintzeko aukera du, [29] baina arretaz garatu behar da. [30] [31] Teknologia gure bizitzako alderdi guztietan hedatzen denez, Wikimediako azpiegiturak erraz konektatzeko beste sistema batzuekin komunikatzeko gai izan behar da. [32]
Bidezkoago eta konektatuagoa izango den etorkizuna
Wikimediak azpiegitura sendo bat izaten jarrai behar du, jendeak konfiantzazko jakintza fidagarria biltzeko eta sartzeko. Artikulu entziklopedikoak idazten jarraitu behar dugu, softwareak garatzen, diru dohaintzan, datuak hobetzen, nahasketa artelanetan edo goian aipatutako guztian. Horretarako jarraituko dugu, aukeratzen dugun norabidea kontuan hartu gabe.
Gure barnean, beti izan gara sistema sozio-tekniko bat: gure kolektiboaren arrakastatsua bihurtzen da pertsonei esker eta teknologien indarraz baliatuz. Horrela, gure mundua dokumentatzen eta ulertzen dugu batera.
Edonork berdintasunean parte hartzeko aukera eman eta gonbidatzen dugu, baina praktikan jende guztiak ez dauka parte hartzeko aukerarik. Hutsune edote lapsuak saihesteko, kontuan hartu behar dugu pertsonen testuingurua. Eduki zehatz eta neutroa sortzeko, sarbide egokia zein parte-hartzea behar ditugu. Ezberdintasun estrukturalak ahalbidetzen ez dituzten sistema sozial eta teknikoak behar ditugu. Komunitate abegitsuak behar ditugu iraunkortasuna eta ordezkaritza berdina lortzeko. Sarbide eta ekarpenetan ezberdintasunak zalantzan jarri behar ditugu, arrazoia soziala, politikoa edo teknikoa izan daitekeen ala ez jakiteko. Gizarte mugimendu gisa, Ezagutzan ekitatea behar dugu.
Baina ez gara mugimendu sozial bat bakarrik. Gainera, ehun milioika pertsonek erabiltzen dituzten webguneen bilduma daukagu. Irakurle askok estimatzen dute Wikimedia ez ideia sozialarengatik, baizik eta bere erabilgarritasunagatik. Erabilgarritasuna, eskuragarritasun globala eta Wikimedia plataformaren audientziak ematen digute legitimitatea eta sinesgarritasuna. Bazkideekin lan egitea ahalbidetzen digute, aliatuak biltzeko eta politiketan eragina izateko.
Plataforma gisa, gure egiturak eraldatu behar ditugu formatu berriak, interfaze berriak eta ezagutza mota berriak erabiltzeko aukera izateko. Nahi izanez gero, plataforma hau beste erakunde batzuei eskeintzeko aukera estrategikoa daukagu. Gero eta konektatuagoa dagoen mundu honetan, ezagutzan pentsatuz eraikitako azpiegitura honek arrakasta izateak interesa pizten du. Horrela, gure lekua ezagutzaren sare erraldoian bermatzen dugu eta funtsezko bihurtzen gara. Erabiltzaileentzako zerbitzu gisa, ezagutzaren plataforma eraikitzeko edo, negozio jargonean, Ezagutza zerbitzu gisa behar da.
Jendeak Wikimedia posible egiten du. Plataformek Wikimedia indartsu egiten dute. "Ezagutzaren ekitateak" eta "ezagutza zerbitzu gisa" konbinazioak aukera estrategikoa da, mugimenduak nola hazten den eta nola eragina izan dezakeen bere alderdi sozial eta teknikoetan kontuan hartzen duena. Horren arabera gure ahaleginak nola bideratzen ditugu, gure rol duala eta mugimendu soziala batera hartzen ditugun bitartean.
Horrela, 2030. urtera, Wikimedia doako ezagutzaren sarearen funtsezko azpiegitura bilakatuko da, gure konpromisoa partekatzen duen edonoren parte hartzea ahalbidetuz.
Inplikazioak: Gure etorkizuna 2030erako
Gure mundua aurreratuko dugu jakintzari esker.
Ezagutza partekatzeko askatasuna izateak adeitasunezko ekintza da, bakoitzarentzako den ala ez kontuan hartu gabe. Ezagutza partekatzea munduko bakearak eskeintzen dituen ideia bikainen abiapuntutik motibatu daiteke, [33] heziketa guztientzat desiratuz, [34] balio humanistengatik edota zaletasunak dokumentatzeko nahitik.
Arrazoirik gabe, ezagutzak giza garapenean funtsezko zeregina betetzen du. Gure mundua zehatz-mehatz adierazten saiatzen den jakinduriaren bidez, munduaren eta geure buruari buruzko ulermen hobea lortzen laguntzen dugu.
Gure misioarekin jarraituko dugu edukia sortuz iraganean egin bezala.
Gure ahalegin asko erabiltzaile eta proiektuei modu berdinean mesede egingo die. Iraganean egin dugun moduan bildu eta erabiltzen jarraituko dugu edukia. Erabiltzaileei fidagarriak, zehatzak eta garrantzitsuak diren informazio baliagarriak eskaintzeko konpromisoarekin jarraituko dugu.
Ezagutza zerbitzu gisa: Mundu osoko ezagutza zabala interfaze eta komunitateetan zehar eskaintzen duen plataforma
Gure irekitasunak gure erabakiak arrazoizkoak direla bermatuko du, elkarri kontatzeko balio dutela eta interes publikorako jarduten dugula. Gure sistemek teknologiaren bilakaera jarraituko dute. Gure plataforma formatu, gailu eta interfaze digitaletan lan egiteko eraldatuko dugu. Gure sarearen egitura banatuak tokiko testuinguruetara moldatzen lagunduko digu.
Aliatu eta bazkideentzako tresnak sortuko ditugu Wikimediatik harago doako ezagutza antolatu eta trukatzeko.
Gure komunitateen doako ezagutzetarako azpiegitura eraikitzen jarraituko dugu. Aurrerago joango gara ezagutza sarean besteen zerbitzura jarriz. Guk bakarrik sortu ezin dugun ezagutza garatzeko gaitasuna duten lankidetzak eraikitzeko jarraituko dugu lanean.
Gure azpiegiturak gurekin eta beste batzuekin libre eta konfiantzazkoa den ezagutza modu ezberdinetan biltzeko eta erabiltzeko aukera emango digu.
Hizkuntzen eta forma guztietan doako ezagutzak biltzeko balio izango duten azpiegitura teknikoak egingo ditugu. Ezagutzaren ekosistemen gure lider posizioa gure askatasunaren eta zuzentasunaren idealak aurrera eramateko erabiliko dugu. Biltzen ditugun ezagutza berrietan sinisteko aukera emango diguten giza akordio eta egitura teknikoak eraikiko ditugu. Informazio oso egituratua izango da gure helburua, testuinguru ugaritan trukatzeko eta berrerabiltzeko helburuarekin.
Jakintzaren ekitatea: Botere eta pribilegio egiturek atzean utzitako ezagutzak eta komunitateak
Egiturazko desberdintasunei aurre egiteko ahaleginak egingo ditugu Wikimedia mugimenduan ezagutza eta jendearen ordezkaritza justu bat bermatzeko. Batez ere, gure mugimenduan generoan ageri den hutsunea desagerrarazten saiatuko gara. Produktu eta programei buruzko erabakiak baliabideen banaketa bidezkoan oinarrituko dira. Gure egitura eta gobernua gure mugimenduan ditugun pertsonen partaidetza zuzenean oinarritzen dira. Wikimediaren presentzia zabalduko dugu mundu osoan, arreta berezia komunitate behartsuei jarriz, nazio industrializatuen herri indigenei eta munduko eskualdeei, hala nola, Asia, Afrika, Ekialde Ertaina eta Latinoamerikako komunitateei.
Edozein testuingurutik datorren jendea gure baitan hartuko dugu komunitate anitz eta indartsuak eraikitzeko.
Ostalaritza kulturala sortuko dugu, atsegina eta aberasgarria izan dadin parte-hartzea. Fede onez lagundu nahi duen edonork onartuko dugu. Errespetuzko lankidetza eta eztabaida osasuntsua landuko dugu. Jendea gure mugimenduan ongi etorriko dugu jatorri, hizkuntza, geografia, etnia, errenta, hezkuntza, genero identitate, orientazio sexual, erlijio, adin etab desberdinetakoak izango direla kontuan harturik. Komunitatearen definizioak ezaguera askea eta irekia aurrera eramateko egiten ditugun rol ezberdinak izango ditu, editore, email bidaltzaile, antolatzaile eta haratagoentzako.
Jendeak jakintza ekartzen eta ekartzen laguntzen zailago egiten duten oztopo sozial, politiko eta teknikoak apurtuko ditugu.
Jendea dagoen edozein tokitan doako ezagutza eskuragarri dagoela ziurtatzeko lan egingo dugu. Zentsuraren, kontrolaren eta desinformazioaren aurka jardungo dugu. Gure erabiltzaile eta laguntzaileen pribatutasuna defendatuko dugu. Edonork segurtasunez, jazarpenik eta kalterik gabe lagundu dezakeen ingurumena landuko dugu. Ezagutza aske eta irekiaren sortze, kontserbazio eta zabaltze prozesuan izango gara abokatu eta bazkide nagusi.
Notak eta erreferentziak
- ↑ Eranskina: Testuingurua eta prozesua
- ↑ w:Wikipediaren Historia eta bere erreferentziak
- ↑ Ahots berrien sintesi txostena (2017ko uztaila): Informaziorako zentroa
- ↑ "Wikipedia rol aktiboa izan beharko luke ezagutzaren mantentzean." Ahots berrien sintesi txostena (2017ko uztaila): Wikipediaren rola etorkizunean
- ↑ "Zergatik doako ezagutza sortu?" Estrategia mugimenduaren aurkikuntzak batzen dituen txostena.
- ↑ "Wikipediak rol aktiboa jokatu beharko luke, publikoaren onerako, egiazko ezagutzaren zabalketa prozesuan." Ahots berrien sintesi txostena (2017ko uztaila): Wikipediaren rola etorkizunean
- ↑ "Bisioa - Meta". meta.wikimedia.org. Retrieved 2017-07-27.
- ↑ "Wikimediarrek uste dute mugimendua irakurle, editore eta erakundeen inguruan eskainitako komunitate baten inguruan eraikitzen dela, gaur egun dugun tokira ekarri gaituena." 2. Zikloko sintesi txostena (draft)
- ↑ Reagle, Joseph (2010). Good faith collaboration : the culture of Wikipedia. Cambridge, Mass.: MIT Press. ISBN 9780262014472.
- ↑ Ryokas, Miikka: "Herri txantxa doan bezala, 'Wikipediaren arazoa praktikan bakarrik funtzionatzen duela da. Teorian, inoiz ez du funtzionatuko." Cohen, Noam (2007-04-23). "The Latest on Virginia Tech, From Wikipedia". The New York Times (in en-US). ISSN 0362-4331. Retrieved 2017-07-26.
- ↑ "Wikistats: Wikimedia Statistics". stats.wikimedia.org. Retrieved 2017-08-04.
- ↑ "Tokiko eduki garrantzitsuen falta Afrikan erronka nagusi bat da". Ahots berrien sintesi txostena (2017ko uztaila): Wikipediarentzako erronkak
- ↑ Ezagutzaren hutsuneak eta biaseak mugimenduaren lehentasunezko bozkatu ziren 2017ko Wikimedia hitzaldian, non 70 herrialdetako 350 lagun, 90 afiliatu inguruko ordezkarik, erakunde, batzorde eta beste talde batzuen ordezkariek parte hartu zuten. Wikimedia Conference 2017/Documentation/Movement Strategy track/Day 3
- ↑ "Eskualde askotan (batez ere Wikimediaren kontzientzia txikia denetan), jendeak balio handia ematen nahi dio tokiko testuinguru eta errealitateari buruz hitz egiten duen edukiari, baina bai linean nola ez linean aurkitzeko borrokan segitzen dute. Eduki honen garapena babesteko eta mendebaldeko biasea arintzeko, mugimenduak ezagutza definizioak hobetu edo hedatu behar ditu". Eranskina: Mundua nora doan: 4. Eredua
- ↑ "Wikipediako plataforma irekiak jendeak bere egiazkotasuna eta egiaztapena zalantzan jartzea eragiten du". Ahots Berrien Sintesi txostena (2017ko Uztaila): Wikimediarentzako erronkak
- ↑ "Wikipedian ez fidatzea ikasitako pertzepzioa da. Produktu(en) zein edukiaren izaera edota garapenaren egitura ez jakitearen ondorio da." Eranskina: Mundua nora doan: 11. Eredua
- ↑ "Mugimendu berri askok sarrerako oztopoak oso altuak direla sentitzen dute. Esklusibitatearen kulturak eta laguntza falta handia erakusten duen kulturak motibazio hilko du. " Eranskina: Mundua nora doan: 7. Eredua
- ↑ Halfaker, Aaron; Geiger, R. Stuart; Morgan, Jonathan T.; Riedl, John (2013-05-01). "The Rise and Decline of an Open Collaboration System: How Wikipedia’s Reaction to Popularity Is Causing Its Decline" (PDF). American Behavioral Scientist 57 (5): 664–688. ISSN 0002-7642. doi:10.1177/0002764212469365.
- ↑ "Ekarpenen inguruan dauden arauak funtzio multzo estu bati zuzenduta daude (adibidez, editatzeko nagusiak). Jatorri eta trebetasun ezberdinak dituzten pertsonek modu anitzetan balioa gehitzea nahi dute, eta mugimenduak onurak izango lituzke horiek lagunduz". Eranskina: Mundua nora doan: 8. Eredua
- ↑ "Ikusizko, denbora-erreal eta sozial hitzak ez dira modako hitzak bakarrik; ikerketek gazteek gero eta nahiago duten eduki plataformen ezaugarriak direla aurkitu dute". Berrabiarazi aukera eta aurkikuntza garrantzitsuen laburpena: Indonesia eta Brasil
- ↑ "Edukiarekiko jokabide, hobespen eta itxaropenak aldatzen ari dira. Jendeak edukia denbora errealean eta bisualki gero eta gehiago nahi du, sozialki partekatzeko eta eztabaidatzeko aukera ematen duena." Eranskina: Mundua nora doan: 5. Eredua
- ↑ "Mundu osoan zehar, errendimendu gutxiko hezkuntz sistemek hezkuntzan modu alternatiboenganako joera pizten dute. Horren ondorioz, informazio eta ikaskuntza plataforma berritzaile ugari sortu dira, baina oraindik ere kalitatezko edukiaren oinarria behar dute". Eranskina: Mundua nora doan: 14. Eredua
- ↑ "Hezkuntza aurreratzen" Komunitate eztabaiden lehenengo zikloan lemarik garrantzitsuena bilakatu zen Wikimedia Konferentzia 2017an, mugimenduko lehentasunen artean botoek higurraren tokia emanez. Wikimedia Conference 2017/Documentation/Movement Strategy track/Day 3
- ↑ "Wikimediak pasiozko komunitate bat eraikitzeko aukera eskaintzen du, ez bakarrik ezagutza sortu nahi duena, baizik eta jendea ikasten lagundu nahi duena aldi berean. Bazkide ezberdin, nitxoen eduki aditu, komisario eta enbaxadoreekin lanean." Eranskina: Mundua nora doan: 10. Eredua
- ↑ "Etorkizuneko hizkuntza nagusiak, gehienetan, ez dira Wikimediaren edukien bolumena edo komunitatearen tamainian handienak direnak". Appendix: Where the world is going: Pattern 3
- ↑ "Hurrengo 15 urteetan, biztanleriaren hazkunderik handienak gaur egun Wikimediak irismen gutxien duen eskualdeetan (adibidez, Afrika, Ozeania) espero dira. Gizaki guztiak zerbitzatzeko, mugimenduak eskualde horietan nola lagunduko duen moduari arreta handiagoa eman behar dio." Eranskina: Mundua nora doan: 1. Eredua
- ↑ "Freedom House". freedomhouse.org. Retrieved 2017-08-04.
- ↑ "Teknologia gaur egun editoreek egiten ari diren eginkizun askotan laguntzeko gai izan daiteke. Automatizazioa (batez ere makina ikasketarekin eta itzulpenarekin zerikusia dutenak) azkar aldatzen ari da edukiak sortzeko moduan. Horrek uneko komunitateko kideei laguntzeko beste modu batzuk aurkitzeko aukera ematen dezake." Eranskina: Mundua nora doan: 9. Eredua
- ↑ "Berrikuntza teknologikoak (adibidez, AI, itzulpen automatikoa, datu egituratuak) fidagarria zein pertsonalizatua den edukiaren hobetze eta bidaltze prozesuan laguntzen du." Eranskina: Mundua nora doan: 18. Eredua
- ↑ "Teknologia modu sozial eta justu batean garatu eta aprobetxatzeko, ondorio negatiboak saihestuz, lidergo pentsatua eta zaintza teknikoa behar dira". Eranskina: Mundua nora doan: 19. Eredua
- ↑ "Mugimenduak AI eta makina bidezko ikaskuntza kontu handiz erabili beharko luke, kalitatea eta irisgarritasuna areagotzeko. Wikimediako ikuspegi orokorra gure komunitatearen lehen fokuari eustea eta AI eta bestelako teknologiak erabiltzea da, lanpetutako lanak murrizteko, boluntarioak ez ordezkatzeko eta kalitatea hobetzeko". 2. Zikloko sintesi txostena
- ↑ "Teknologia berriek plataformak definitu eta erabiltzeko moduan iraultza bat egiten ari dira. Azpiegitura teknologikotik ekosistema ezberdinak ahalbidetzeko plataformara bihurtzen ari direnak teknologiarik sakonenak izango dira." Eranskina: Mundua nora doan: 15. Eredua
- ↑ "IFLA -- Internet Manifesto 2014". www.ifla.org. International Federation of Library Associations and Institutions. 2014. Retrieved 2017-08-18.
Informazio bilaketan askatasuna eta adierazpen askatasuna ezinbestekoak dira berdintasuna, ulermena eta bakea lortzeko.
- ↑ Universal Declaration of Human Rights. United Nations General Assembly.
Edozein pertsonak hezkuntza jasotzeko eskubidea dauka.