Strategy/Wikimedia movement/2017/Process/Briefing/eu

This page is a translated version of the page Strategy/Wikimedia movement/2017/Process/Briefing and the translation is 89% complete.
Outdated translations are marked like this.

Sarrera

Helburuak: Zergatik gaude gaur hemen?

Gure helburuak (ZIRRIBORROA):

  • Hurrengo 15 urteotan norabide berean inspiratuko gaituen mugimendu kohesionatu gisa identifikatzea.
  • Konfidantza, fede ona eta bat-egitea eraikitzea gure mugimenduaren baitan. Hierarkian baino, zilegitasunean, gardentasunean eta irekitasunean oinarritutako botere banatuzko prozesu batean parte-hartzea.
  • Gure mugimendua eratzen duten pertsona eta instituzioak hobeto ulertzea, zeinengana ez garen iristen, eta hurrengo 15 urteotan nola aldatuko diren euren beharrak.
  • Mugimendu bat izateak zer esan nahi duenaren gaineko elkar ulertze bat eraikitzea, kanpokoek nola har dezaketen parte, eta nola handiagotuko den gure mugimenduaren inpaktua. Gure helburuak lortzeko nola elkartu eta hazi gaitezkeen ulertzea.
  • Gure mugimendua eta kide posibleak hedatu eta aberasten dituzten harremanak eraikitzea.




Prozesua: Zertan ari gara gaur egun?

Eztabaida hau talde eta kanal ezberdinen bidez gertatutako denetako bat da. Aukera nahiko izango dituzu zure ideiak partekatu eta besteekin batera mugimenduaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko.

Lehenengo eta behin ideia orokorrak eztabaidatuko ditugu, gaietan eta euren eraginean bat-egiteko asmoz.

Wikimaniaren ostean adostu duguna garatu ahal izateko behar diren baliabideen eta arduren inguruan eztabaidatuko dugu.



Mugimenduak helburuak dituzten ekosistema boteretsuak dira

Talde mobilizatuak, desberdintasunean erne, aldaketa lortzeko antolatuak eta ekimenak egiten.

Adibide on batzuk honako hauek dira:

  • Soziala - ingurugiroaren / klimaren mantentze mugimendua
  • Politikoa - AEBko eskubide zibilen / Black Lives Matter mugimendua
  • Ahalduntzea - Auto-laguntza, zuk-zeuk-egin eta mikrofinantza mugimednua
  • Eferbeszentziak eta protesta espezifikoak: Occupy Wall Street mugimendua

Mugimendu osoa hartuko duen eztabaida hasi dugu. Baina zer da zehazki mugimendu bat? Zeintzuk dira mugimenduen adibide ezagunak (politikoak, sozialak, lokalak/globalak, ahalduntze-mugimenduak)?



Mugimendu eraldatzaileak

v. aldaketa inkrementala

  1. Helburuak argi
  2. Praktikaren bidez balio partekatuak barnebildu
  3. Komunitatearen loturetan sakondu
  4. Nabigazio estrategikoa besarkatu
Inpaktu kolektiboaren lan-eremua
  1. Agenda partekatua
  2. Neurketa sistema partekatuak
  3. Elkarren artean sendotzen diren jarduerak
  4. Komunikazio etengabea
  5. Bizkarrezur bidez babestutako taldeak
Mugimendu Sozialen Teoria
  1. Portaera kolektiboa (norbanakoena, erakundeena, taldeena eta baliabideena)
  2. Gabezia erlatiboa eta aldaketa-bilatzailea
  3. Baliabideen mobilizazioa
  4. Aukera politikoa
  5. Inpaktu soziala

Hemen daude mugimenduak ebaluatzeko 3 modu ezberdin. Bakoitza ikerketan eta esperientzian oinarritua dago, baina optika ezberdinetik ikusita.

Lehenenegoa Movement Strategy Centerrena da (Oakland, Kalifornia, AEB), eta oso ikuspegi lokala eta komunitatean oinarritua du; parte-hartzeileak bultzatu nahi ditu gerturapen handi eraldatzaileak lortzera (jarduera txiki eta inkrementalen kontrara) esplotazio sistematikoa ezeztatzera heltzeraino.

Bigarrena antolakunde askoren barnean ezarrita dagoen gaur egungo ikuspegia da, euren jarduera bereiziak (eta askotan isolatuak) aztertu eta esfortzuak koordinatzeko inpaktu sozial handiagoa kolektiboki lortze bidean.

Hirugarrena ikuspegi nolabait akademikoagoa da, gizarte mugimenduen aspektu komuniak ebaoluatu ahal izateko, ardatz politikoa alde batera utzita. Mugimenduen ebaluaziorako hiru "eredu" hauek gure "jakintza librearen aldeko" mugimenduaren elementu garrantzitsuak aurkitzeko lagungarri izan daitezke, eta hobetzeko bideak aurkitzen lagundu.


Zer dakigu etorkizunari buruz: 2030 eta aurrerago

Probabilistic Population Projections based on the World Population Prospects: The 2015 Revision

XXI. mendeko joera demografikorik garrantzitsuena Afrikako biztanleriaren hazkuntza azkarra izango da.


Adibidez, Lagos (Nigeria) 2030erako 24 milioiko hiria izatea espero da, gaur egun munduko hiririk handiena den Shanghairen biztanleria.

Munduko biztanleriaren batez besteko adina 33,1 urtera jaitsiko da, eta munduko gazteen laurdena Afrikan biziko da.


Beste herrialde batzuetan biztanleriaren hazkuntza astiroago emango da, edo biztanleria murriztuko da, eta zaharrago egingo da.

Herrialde askok hirugarren adineko biztanleriaren desproportzioa izango dute.

Adibidez, Txinako 60 urtetik gorako herritarren ehunekoa %16,1etik %25,2ra igoko da 2030. urtean.



2030ean Lurrean biziko diren 8.500 milioi pertsonek oraindik planeta bera izango dute bizileku. Mugimendu gisa ezin dugu ahaztu ingurugiroa eta bizi garen ekosistema. Biztanleria global gisa ditugun erronken berri izan behar dugu, eta gure mugimenduan nolako eragina duten ulertu.

Honek ez du esan nahi Wikimedia mugimenduak beroketa globala edo injustizia soziala konpontzen saiatu behar denik; hori ez da gure helburu nagusia.

Hala ere larritasun bat dago jakintza librea partekatzerako garaian; konplazentzia gizateriaren gehiengoak ordaindu ezin duen pribilejioa da.



Konponbideak elkar loturik daude.

Movement Strategy Centerren arabera, mugimendu asko elkarrekin loturik dauden arazoak konpontzen saiatzen dira, aldi berean elkarrekin loturik dauden konponbideekin:

Honako oinarria duen sistemetatik... honako oinarria duenera
Extraction Birsorkuntza
Control Demokrazia
Exclusion Barnebiltzea
Accumulation Kooperazioa

Gizarte mugimenduetan adituek diote gutxi batzuen eskuetan boterea eta aberastasuna metatzen duten sistemek sintoma komunak dituztela.

Wikimedia mugimendua arazo hauei aurre egiteko proposatutako konponbideetako baten adibidea da. Ezagutza doan partekatzeak boterea eliteetatik jendearengana mugiarazten du. Gaur egun jakintza wikien bidez saretzeko eta hedatzeko dugun bidea erradikalki barnebiltzailea eta kooperatiboa da.

Gure komunitateen luze zabalean erakutsitako jakinduria, eskuzabaltasuna eta adeitasuna gure etorkizun kolektiboa hobetu nahi duten beste gizarte mugimendu batzuetan adibidetzat har daiteke.



5% more young people are enrolled in primary school than were enrolled in 2000 (89% and 84%, respectively).[e 1]

50% of out-of-school children of primary school age live in conflict-affected areas.[e 2]

85% of the global population is literate, up from 82% in 2000.[e 1]



15 urte eternitate bat da teknologiaren munduan; beti konektatutako ukipenezko telefono adimentsuak gaur egun ubikuoak dira merkatu askotan, eta ez ziren existitzen orain dela 15 urte.

15 urte barru izango dugun teknologia aurreikustea zaila da, baina joera batzuek jarraituko dutela aurreikus daiteke.

Joera horietako bat mundu osoan zehar Interneten sarbidearen hazkuntza izango da, eta batez ere biztanleria handiko zentro berrietan.



Beste joera jarraitu bat mugikorreko konexioen, gailuen eta praktiken hazkuntza da. 2015ean mugikorreko trafikoak lehen aldiz gainditu zuen mahaigaineko trafikoa Wikipedian. Mugikorrak sarbidea nabarmenki aldatzen du garapenean dauden herrialdeetan. Erabiltzaile askok euren informazioa online eskuratu eta, ondoren, offline irakurri eta partekatzen dute.

Mezularitza plataformeak azkar hazi dira, konbertszio sinpleetatik komunikazio espresibora eboluzionatuz.

Smartphoneen erabilerak geroz eta gehiago esan nahi du gertatzen ari dena gertatzen ari denean partekatzea.

Gure mugimenduaren ekosistema: non gaude orain?

Zer esan nahi dugu Wikimediaren eta bere helburuen kontestuan "mugimendu" hitzarekin? Perspektiba ezberdinak daude mugimendu bat izateak esan nahi duenaren inguruan.

Gauza ezberdin asko egiten dituen, ardura ezberdin asko hartzen dituen eta parte-hartze maila oso ezberdinak dituen pertsona talde handi eta anitza gara.

Gure mugimendua mugimenduen-, erakundeen- eta gizabanakoen-ekosistema handiago baten parte da. Horietako batzuek gurearen antzeko interesak dituzte, eta beste batzuek gure esfortzuen aurkako lana egiten dute.



Norbanakoen ekarpenak gaur egun

75.000 editore ezberdinek hilabetero 5 aldaketa baino gehiago egiten dituzte. Horietatik ia 13.000k hilabetero 100 aldaketa baino gehiago egiten dituzte.

Wikipedia eta bere ahizpa-proiektuetan parte hartzeko prozesua konpexua da. Horregatik editoreek ardura ezberdinak hartzeko joera izaten dute. Ardura hauen artean daude edukian zentratzen direnak (edukia bera idaztea), laguntzaile izatea (txantiloiak, botak edo tresnak eraikitzea), administrazioa, lan soziala (adb, egon daitezkeen talketan bitartekari lana egitea) eta kalitate kontrola (bandalismoaren aurkako borroka eta orrialde berrien patruilatzea).

Hasi berriek edukien sorkuntza ardurak hartu ohi dituzte eta lan tekniko edo sozialetara mugitzen doaz esperientzia irabazten duten heinean.

Editore indibidualak izan daitezke garatzaileak, diseinatzaileak edo Wikimedia guneen duten softwarea garatzen dutenak izan daitezke.



Antolatutako talde eta afiliatuek mugimenduak aurrera egin dezan jarduerak antolatzeko egiturak eskaintzen dituzte. 2017ko martxoan 40 kapitulu daude geografia zehatzetarako, 75 erabiltzaile talde eta antolakunde tematiko bat.

Afiliatuen artean aldakortasun handia dago ereduen, jarduera mailen eta finantzen arabera. Batzuek langile ordainduak dituzte eta beste batzuek boluntarioki egiten dute lan guztia. Batzuek lankide indibidualei laguntza ematen diete eta beste batzuek ebentoetan eta kanpo irismenean zentratzen dira.

Ez dago eredu bakar bat afiliatu talde batek egin dezakeenaren inguruan; euren ahalmen eta kanpo faktoreen araberakoa izaten da.


Wikimedia Fundazioa da, gaur egun, mugimendu honen barruko erakunderik handiena. 2003an sortu zen eta 290 langile eta kontratatu inguru ditu mundu osoan zehar eta San Franciscon.

Fundazioaren jarduera nagusienetako bat, gaur egun, webgune ezberdinei laguntza eman eta Wikimedia guneen atzean dagoen plataforma teknikoa hobetzea da.

Fundazioak programak eta bekak ditu norbanako, komunitateak eta afiliatuak laguntzeko.

Mugimenduaren estrategia honek nabarmen aldatuko du Fundazioaren helburua hurrengo 15 urteotan.



Mugimenduaren hazkuntza eta tentsioak

Azken 15 urteotan gure mugimendua hazi eta konplexuago egin da. Bide horretan gaizkiulertuak egon dira, txikiak zein handiak. Boterea, dirua eta konfidantza eza oinarri izan duten erabakiak egon dira eta horrek mugimenduaren arteko harremanak mindu ditu.

Mugimenduko kide asko gaizki sentitu gara. Batzuek ukatu ezin diren akatsak egin dituztela ezin dugula ahaztu uste dugu. Baina eskatuko genuke gure historia komuna onartzea eta elkarrekin zer egin dezakegun hobeto ikastea.

Momentu bat har dezakegu iraganari begiratu, gure kexak azaleratu, eta elkarrekin eraikiko dugun etorkizuna egiten hasi aurretik, zauriak sendatu.

Zer egiten dugu gaur egun mugimenduan?

Edukia sortu eta kontsumitzen dugu, edukien sortzaileak eta kontsumitzaileak babesten ditugu



Atal hau gaur egun fundaziozentrikoa da. Lagundu hedatzen mugimenduan zehar dagoen finantza eredua islatzeko, edo proposa itzazu hobekuntzak eztabaida orrian.

Munudu osoko 5 milioi irakurlek gutxi gora behera 77 milioi USDko dohaintzak egin zizkioten Wikimedia Fundazioari 2015-2016 urte fiskalean. Dohaintza horietako bakoitza batezbeste $15 USD izan zen.

Fundazioak urte osoan zehar nazioartean dohaintzak jasotzen baditu ere, diru sarreren zatirik handiena (ia %50) abenduko Ingelerazko kanpainatik dator.

Wikimediaren e-posta diru-bilketa programak hazten jarraitzen du, bigarren urtean jasotako dohaintzak bikoiztuz. Irakurleek e-posta bidezko komunikazioa hobesten dute dohaintzat bat egiterakoan, eta hurrengo urtean dohaintza-taldeak e-posta bidaltzen dio dohaintza berria egin dezan eskatzen.



Narrative



Narrative

Why are we part of this movement?

Rationale: Show the diversity of motivations and also the common values shared across the movement. Understand what the members of these groups get out of being part of the movement.

Points to convey: See Research:Codex/Motivations of contributors and related links, Research:Necromancy, Studies on motivations of volunteer Wikipedians?, Research:Newsletter/2013/November#What drives people to contribute to Wikipedia? Experiment suggests reciprocity and social image motivations

Format:

Contact: Guillaume

  • People are motivated by both personal and social factors. Group identity and perceived value of contribution to the group is critical beating social loafing.
  • Fun, Learning and Social-seeking reasons seem to dominate high contribution editors. Ideological alignment seems to be less predictive of high contribution rates
  • Feelings of self-efficacy and positive feedback are critical to sustained contribution
  • The motivation of new editors is strongly negatively affected by negative feedback and the rate of negative feedback for good-faith newcomers has been rising.


Narrative



Ingelerazko Wikipedia irakurtzeko egon daitezkeen moduak oso ezberdinak dira, motibazioaren, behar den informazioaren sakontasunaren eta irakurleak gai batekiko duen jakintzaren arabera.

[Ikerketa eta emaitzen inguruko argibide gehiagorako irakur, mesedez, https://arxiv.org/pdf/1702.05379.pdf. Emaitzen laburpen zehatzago baterako, 4.3. sekzioa irakurri.]



Wikipediako irakurleen ikerketak aurkitutako portaera interesgarri batzuk: Wikipedia lanerako edo eskolarako erabiltzen dutenek (parte-hartzaileen %19,5, ezkerreko taula) gai zehatzen inguruko artikuluak bilatzen dituzte, batez ere gerra eta historia, matematika, teknologia, biologia eta kimika eta literatura eta arteak.

Hauetatik lehengo bi gaiak irakurtzeko arrazoia lana eta eskola denean Wikipedia bestelako erabiltzaileak baino bi aldiz gehiago irakurtzen ditu. Gai hauek hedadura handia hartzen badute ere ohikoagoak dira jarduera profesional edo akademikoetan plazerrerako baino.

Gainera, portaera hau ohikoagoa da Wikipedia mahaigaineko ordenagailu bidez kontsumitzen dutenengan. Honakoa espero genuen, izan ere lanerako/eskolarako egiten diren lanak bulegoko materialarekin egin ohi dira.

Are eta gehiago, ikusten dugunez portaera hau ohikoagoa da behin baino gehiagotan saio berdinean bilatzaileen bitartez heltzen diren irakurleen artean, eta denbora luzeagoz orrialde bakar batean mantentzen diren irakurleen artean, ikerketa sakoneko indikatzailetzat har daitekeena.

Bestetik, euren motibazio nagusia asperdura/ausazkoa dutenek (eskubiko taula), Wikipediaren barneko nabigazioa erabili ohi dute eta denbora gutxiago ematen dute artikulu bakoitzean.

Gainera, artikuluen gaiak maizago aldatzen dituzte (horrela erakusten du gaien distantzia handia duen taldeak).

Honek erakusten digu nabigatze portaera ez dela hain bideratua. Aspertuta dauden erabiltzaileek Wikipediako artikulu gehiago ikusten dituzte bai ikerketak iraun duen bitartean.

Amaitzeko, motibazio hau ohikoagoa da gai zehatz batzuetan, hala nola kirolak, XXI. mendea, telebista, filmeak eta eleberriak.

Argi denez, gai hauek askoz orientatuago daude denbora librera eta aurretik aipatu ditugun lanerako edo eskolarako Wikipediaren erabilerarekin kontrajar daiteke.



Points to convey: See [Wikimedia-l] Fundraising Update - Japan - Focus Group and Survey Findings, File:Wikimedia Survey 2014 English Fundraiser.pdf , File:Report.WikimediaJapan.f.071916.pdf

A few quotes from donors

Some information from surveys: do people know we're a nonprofit, how much are interested in contributing content, etc.

Format:

Contact: Caitlin C., Lisa



Narrative



Narrative

Mugimedu bizia: nola ari garen eboluzionatzen

Rationale: Build understanding of the dynamics of the main groups within the movement

Points to convey: Contributors to the wikis are the most visible part of the movement. What do we know about them? Wiki-wide trends e.g. Rise and Decline, different dynamics across wikis. A summary of Research:WMF Strategy document: Research about contributors. Community health, civility, metrics about harassment

Microcontributions, offline events

Gender bias on Wikipedia, Gender gap, Research:Gender gap

Diversity improves quality: it is important that some editors are highly experienced while others are more green. It's important that few editors contribute a lot to an article while most others contribute only a little.

To newcomers, the rules are complex and often non-intuitive. This causes difficulty and often leads to frustration for good-faith newcomers. It also results in power disparities where experienced editors are more empowered by their "process literacy" to "win" disputes.

Rationale:

Format: A few charts (if applicable) and a few sentences summarizing what we know (and possibly what we don't know)

Contact: Guillaume, Aaron


Wikipedia handiek hazkuntza esponentziala erakutsi zuten 2004ko hasieran eta geldotu egin zen 2007an. Wiki ehienetako lankide aktiboen kontaketa erlatiboki konstantea izan da 2006tik aurrera, baina ingelerazko Wikipediak gainbehera nabarmena eta mantendua izan du.

Ingelerazko Wikipediaren gainbehera honen sustraietan lankide aktiboek lankide berriekiko duten "fede-onaren" galera dago, bandalismoaren aurkako borrokan sortutako lan-eremu negatiboarekin. Etorri berriei "dudaren betaurrekoekin" begiratu izan zaie.



Narrative



Points to convey: Number of languages, levels of activity and growth rates. Comparison of the amount of content in languages. Map of geotagged articles.

Diversity of content. Place and dynamics of sister projects. Content gaps.

https://arxiv.org/abs/1501.06307

http://epjdatascience.springeropen.com/articles/10.1140/epjds/s13688-016-0066-4

Rationale:

Format:

Contact: Asaf, Leila, Katy/Chris S.



Narrative

Bertsio interaktiboa



Wikipedian, gaur egun, jakintza esparru batzuen falta nabarmenak daude. Arabiera baldin bada ezagutzen duzun edo irakurtzen duzun hizkuntza bakarra (467 milioi hiztun dituen hizkuntza), 87.000 munduko geografia elementu baino ezin dituzu irakurri Wikipedian.

Wikipedia proiektuen hizkuntza guztiak hitz egiten badituzu, 2 milioi kokapen geografikori buruz ikas dezakezu Wikipedia erabiltzen. Adibide hau geo-etiketa bat duten artikuluetan oinarritzen da, baina argi erakusten du eremu zehatz batzuetan dauden hutsuneak.

Hutsune nabarmenak daude Wikipediako hizkuntza askotan eta eremu oso ezberdinetan. Etorkizuneko lankideek hutsune hauek bete beharko dituzte gizateriaren jakintza guztia txertatu nahi badugu, behintzat.



Narrative



Wikimediaren guneek ezagutza eskaintzen diote ehuna milioi irakurleri, eta ez dugu euren inguruko daturik.

Irakurleen herena Googletik dator, beste herena barne loturetatik, eta beste herena beste leku batzuetatik (sare sozialak eta beste bilatzaile batzuk).

Irakurle askok Wikimedia kontsumitzen dute modu ez zuzenean, sindikazio bidez edo ezagutza panelen bidez. Audientzia hau mila milioi pertsonakoa izan daitekela uste dugu, baina oso zaila da neurtzen.



Global north, global south. Wikipedia very well know in some parts of the world and not in others offline, education. Kiwix, Wiki Med


Placeholder for Suzie's updated metrics from the 2010-2015 strategic plan:

  • Number of people served
  • Number of Wikipedia articles
  • Increase percentage of very high quality material
  • Number of editors doing 5+edits/month
  • Number of women and Global South editors

Atzera begira, 2010-2015 plan estrategikoan agertu ziren lehentasun nagusietan aurrera egin dugula uste dugu.

Hala ere gure arrakasta neurtzeko erabili ditugun metrikek ez dute beti ikusten dugun progresua islatzen.



Neurtzen ari al gara benetan neurtu nahi duguna? Zeitnzuk izango lirateke mugimenduak bere osotasunean egiten duen garapena neurtzeko biderik egokiena, eta ez bakarrik Wikimediaren barneko erakundeena?


Gure mugimenduaren etorkizuna 2030ean

Galderak eta gonbidapenak: Zein da elkarrekin hurrengo 15 urteotan mugimendu gisa eraiki nahi dugun etorkizuna?

  • Nor izan nahi dugu?
  • Zer egin nahi dugu?